musika

Buildings eta Heads taldeen rock zaratatsua, Tolosan

Buildings eta Heads taldeen rock zaratatsua, Tolosan

Apirilaren 22an, noise-rock estiloko erritmo burrunbatsuak zabalduko da Tolosako Bonberenean, 20:00etan, Buildings (AEB) eta Heads (Alemania) taldeen eskutik.

Gure Hitzak promotoreak iragarri duenez, Buildings taldea Minneapolis hirian eratu zen. Hiri horretan, hain justu, 1990eko hamarkadan, Amphetamine Reptile diskoetxea garatu zen, eta hirukoteak ondo barneratu du zigilu horren ondarea, Shellac eta Unsane taldeek diskoak eta zuzenekoak ahaztu gabe.

Heads, berriz, Berlingo taldea da. Alemaniarrek ere rock zaratatsua, edo noise-rock, egiten dute, baina Buildings taldearen proposamena baino lasaiagoa da, ez hain basatia.

Gure Hitzak promotorea-k bidalita // 2017-04-10 · 10:58:23

Bidali zure albistea >>