musika

22m2 taldeak Gasteizen joko du

22m2 taldeak Gasteizen joko du

22m2 taldeak Gasteizeko Oihaneder gunean joko du apirilaren 20an, 19:30etik aurrera, Eskailerapeko Soinuak izeneko egitarauaren baitan.

Amaiur taldean urtetan aritu ondoren, 22m2 izeneko proiektua abiatu zuen Naroa Gaintzak 2014an, David Nanclares musikariarekin batera.

Bakarkako disko bat izan arren, rock and roll banda baten kontzeptuari heldu dio, bere musika-kutxako onena bilduz: une intimoak daude, pasarte indartsuekin kontrastatuak.

Lan horren harira, nontzeberrik Naroa elkarrizketatu zuen, eta hauxe kontatu zigun proiektuari buruz: “Harrigarria iruditzen zait, baina ni naiz.  22metrokoadro nire espazio txikia da, leku konkretu batzuk ditut intimitatea bilatzeko eta azalera hau nirea da, propioa, isolatua, bunker baten itxurakoa. Nire beste aurpegia da, nirea, benetakoa, gutxik ezagutzen dutena, goxoa eta xumea”.

Nondik sortu da 22m2 proiektu honetan murgiltzeko ideia, grina, indarra, beharra….?

Behar absolutua izan da. Amaiur utzi eta hilabete batzuetara elkartu ginen berriz... Kanta batzuk nituen eta forma eman nahi nien, taldea osatu nahi nuen, ahal zela etxekoekin. Baina luze jo zuen, denbora asko eta etekin gutxi eta nire barruak presa handia zuen. Hori dena alde batera utzi eta iparrik gabe aurrera jarraitu nuen... Orduan David Nanclaresek, nire gitarrako irakasleak, eskua luzatu zidan, bere ideiak, denbora, nirekiko eta abestiekiko gertutasuna... eta bada urtebete Balea estudioan sartzea erabaki genuen Asier Ercilla eta hainbat lagunekin batera. (Elkarrizketa osoa irakurri).

Nontzeberri-k bidalita // 2017-04-12 · 09:08:58

Bidali zure albistea >>