ESZENA

Ez-konbentzionalaren mundua

Gaur hasita eta 31ra bitartean, AlhondigaBilbaon, Frantzia, Austria, Quebec edo Koreatik etorritako artisten ikuskizun kolektiboak, proiektu artistiko ez-konbentzionalak, eta planteamendu artistiko minimalistak ikusi ahal izango dira 3, 2, 1 izeneko Forma eszeniko berrien nazioarteko topaketan.
Ekimenaren helburua munduko adierazpen ezberdinetako eszena sortzaile garaikideek euren lana erakustea, euren pasioa zabaltzea da, eta era berean, performance, dantza, instalazioak, espazio publikoetako interbentzioak eta egungo antzerkiaren kontzeptuak berrikustea.

Gaur aurkeztu da berriz ekimena, maiatzaren 29, 30 eta 31n, Kulturen Atariak hartuko duen Polifemoren begia izeneko instalazioaren aurrean, zeinak Homero, Bataille eta Buñuel pertsonaiei omenaldia egin nahi dien.

Aurtengo topaketan, diziplinen arteko lankidetzan, antzerkiaren forma ezberdinetan, dantzan, live artean eta hurbileko herrialde europarren (Frantzia, Austria, Portugal edo Suitza) arteko erlazioetan jarriko da bereziki arreta.
Bestalde, edizio honetan bertoko artisten presentzia nabarmena izango da, hala nola: Ion Munduate, Blanca Calvo, Xabier Erkizia, Ainara Legardón, Elssie Ansarea, Maria Ibarretxe eta Alaitz Arenzana.
Horiez gain, Marie-Caroline Hominal, Atlas Bilbao, Cindy Van Ackerrek, Jordi Galik, Group Holomater, edota Sra. Polaroiska&Elssie Ansareo egongo dira, beste beste.

AlhondigaBilbaon dauden Kulturen Atarian, Auditoriumean, Bastida aretoan, Laborategian, Erakusketa aretoan eta beste batzuetan arituko dira artista horiek guztiak. Eta hainbat gunetan hitzordu ibiltariak egongo dira, esaterako, Xabier Erkiziak eta Ainara LeGardonek Soinu-paseoa. Isiltasunaren forma berriak izeneko ibilbidea egingo dute.

AlhóndigaBilbaok, modu paraleloan MOV-S programa hartuko du. Bertan artisten eta dantza eta mugimenduko artearen antolatzaileen arteko elkartze eta lankidetza bideak bultzatzen dira.

Programazio guztia, Alondegiaren webgunean zehaztu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button