LITERATURA

Flauberten eta Lermontoven nobelak euskaraz

Gustave Flaubert idazlearen Madame Bovary eta Mikhail Jurievitx Lermontoven Gure garaiko heroia liburuak aurkeztuko ditu bihar, otsailak 12, Elkar argitaletxeak. Patxi Apalategik euskaratu du Flauberten lana, eta Jose Morales Beldak, berriz, Lermotevena.

Aurkezpena Donostiako Udal Liburutegian izango da, eta bertan Patxi Apalategi itzultzailea, Bakartxo Arrizabalaga EIZIEko lehendakaria, Jokin Azkue Euskara Sustatzeko zuzendaria eta Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorea izango dira.

Flauberten Madame Bovary liburuaren harira, maitasun nobela klasikoa da. Charles Bovary-ren Emma izeneko emaztearen istorioa kontatzen du. Emakumea gogaituta dago bere ezkonbizitzarekin. Ondorioz, maitalea aurkituko du. Harreman klandestino horri esker, gaztetasuna berreskuratuko du; maitaleak baina, utzi egingo du, zorrak itota. Egoera horren aurrean, emakumeak artsenikoa hartuko du.

Lermontoven liburua, berriz, eleberri psikologikoa da eta bost narrazio jasotzen ditu: Bela, Maxim Maximitx, Taman, Meri printzesatxoa eta Fatalista. Kontakizun horietan Petxorin ofizial errusiarrari Kaukason gertatutakoa biltzen da. “Errusiako prosaren obra klasikotzat jotzen da eta eragin handia izan zuen garaiko gizartean eta geroko literaturan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button