BERTSOTAN

Plateruenan bertsolaritza ardatz “Berbetan” saioetan

Berbetan izeneko saioetan, bertsolaritza izango da gai nagusia hil honetan Plateruenan. Gaur izango da zita ederra Jon Maiarekin, 19:00etan. Bertsolariak Berriak jaio ginen liburua aurkeztuko du.

Jon Maiak lan honetan 80ko eta 90eko hamarkadetan bertsolaritzak bizitako eraberritze sakonaren zergatiak bildu ditu, garai haren argazki pertsonal bat osatuz: bertso eskoletan trebatutako gazteen plazaratzea, bertsoa erdal eremuetan sartzea, garaikideak ziren beste kultur adierazpen batzuekin izandako harreman artistikoak eta horrela, gaur egungo bertsolaritzaren izanera iritsi arte. Bere hitzetan galdera honen erantzuna barruan darama liburuak: “Nola da posible ama Extremadurakoa eta aita Zamorakoa duen bat 1997ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean kantatzera iristea?”

Datozen hitzorduak honakoak dituzue: azaroaren 16an, Andoni Egaña izango da protagonista, eta Libe Mimentzak elkarrizketatuko du; azaroaren 23an, Erika Lagomak Mari Luz Esteban elkarrizketatuko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button