BERTSOTAN

Eskualdeetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa martxan

Atzo aurkeztu zuten Bilbon Eskualdeetako Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta hasi bezain laster lehenengo hitzorduak daude egituratuta.
Hala, asteburu honetan maiatzaren 5ean, San Bixenteko Kultur Etxean, 17.30ean, Enkarterrian burutuko den saioa izango da. Maiatzaren 6an Arrigorriagako Lonbo aretoan izango da Hego Uribeko saioa. 
Datorren astean sartuta, Durangaldeko eta Arratiako saioak izango dira maiatzaren 11n eta 12an, Abadiñoko probalekuan eta Zeanuriko frontoian, hurrenez hurren.

Txapelketak Ondarroa, Algorta, Sondika eta Bermeo herriak ere bisitatuko ditu.

Eskualdeetako Txapelketa udaberrian izango da, hortaz, eta Bizkaiko Txapelketa udagoienean, 5 kanporaketarekin, 3 finalaurrerekin eta final handiarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button