LITERATURA

Augustin Zubikarai beka Garazi Kamiok irabazi du

Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Augustin Zubikarai saria Garazi Kamiok eskuratu berri du Orube abandonatuak proiektuarekin. Itxaso Araqueren Damutzen ez direnak lan bikaina, eta berehala aurkeztekoa den Garbiñe Ubedaren Hobe isilik izan dira azken obra garaileak.

Aurten, hogeita hamabost lan aurkeztu dira, inoiz baino gehiago, eta horien artean Kamioren proposamena (testuaren fintasun psikologiko eta irudien indarrarengatik) aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturiko epaimahaiak.

Garazi Kamioren proiektuak hiru garai desberdinetan, hiru pertsonaia bakartiren historia dakartza.

Garazi Kamio Andoainen jaio zen 1979an. Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Irakasletza ikasia. Kazetari aritu izan da, besteak beste Sautrela saioan, eta gaur egun irakasle dabil. Beste norbaiten zapatak ipuin-liburua kaleratu zuen 2012an Igartza sariari esker.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button