BESTELAKOAK

Deustuko Barrutiak “Abenduan Kultura Barra Barra” hartuko du

Euskara eta euskal kulturan zentratzen den Abenduan Kultura Barra Barra kultur programa jarriko da martxan Deustun, abenduaren 1etik 30era. Programazioaren barruan, ikus-entzule guztientzako zenbait poema errezitaldi, emakume bertsolarien topaketa, antzerkia, zine saioak, magia eta musika kontzertuak izango dira.  

Egitaraua abenduaren 1ean hasiko da ATX Teatroa konpainiak Deustuko udaltegian eskainiko duen Fakiu! antzezlanarekin. Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Jone Uria eta Miren Amurizak bertso-saioa egingo dute hor ere, abenduaren 12an.
Musikarekiko hitzordua abenduaren 14an izango da, San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian. Vicent Zaragozak eta Elur Arrietak osatutako bikoteak kontzertua eskainiko du. Antzerkia abenduaren 15ean izango da Lauka Teatroa konpainiak Deustuko udaltegian eskainiko duen Amodioaren ziega antzezlanarekin. Abenduaren 21ean San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegian Pompon Antzerki Taldeak Trotamundis antzezlana eskainiko du.
Zinema ere presente egongo da Zinebiri esker. Jaialdiaren azken edizioan aurkeztu ziren euskal zinegileen sei film emango dira abenduaren 22an, Deustuko Udaltegian.
Txotxongiloak, magoak eta antzerki gehiago ere egongo da abenduaren hondarretan.

Zer, noiz eta non ikusi nahi baduzue, begiratu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button