MUSIKA

Joseba B. Lenoir Gang, laster agertokietan

Joseba B. Lenoir bakarka ikusi dugu, bai eta bikote formatuan ere, Felix Buff (Willis Drummond) bateria-jotzailearekin; bada, aurki, banda oso bat eratuko du, hainbat musikarirekin batera. Proiektu berri hori Joseba B. Lenoir Gang izenpean aurkeztuko du, eta udaberrian eszenatokietan izango da.

Joseba Baleztenarekin edo Joseba B Lenoir (gitarrak eta ahots nagusia) egitasmoaren buruarekin ondoko musikariak arituko dira:  Aipatutako Felix Buff (bateria) eta Xan Bidegain (baxua eta perkusioa), eta Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza (gitarra elektriko eta akustikoak, ahotsak eta perkusioa) eta Ander Mujika (gitarra eta ahotsak).

Martxoan hasiko da Joseba B. Lenoir Gang kontzertuak egiten: 27an, Bilboko Fuzz in the City jaialdian izango da; 28an, Markinako Uhagon Kulturgunea; apirilaren 2an, Berako Kataki ostatuan; 4an, Beasaingo Melmak gaztetxean; 10ean, Oñatiko gaztetxean; eta, amaitzeko, 11n, Gernikako Iparragirre Rock aretoan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button