musika

Xabi San Sebastianek disko berria aurkeztu du

Xabi San Sebastianek disko berria aurkeztu du

Xabi San Sebastian musikariak  Zuhaitzak ez du beldurrik izenburuko disko berria aurkeztu du gaur bertan. Musikariaren laugarren diskoa da, eta folk eta rock doinuez beteta dator. Promomusika bulegoak bidali eta Inaxio Esnaola kazetariak idatzitako prentsa-oharrean jasotzen denez, “hurbileko mendi eta zelaietako folka, zein urruneko desertu eta errepideetako rocka”.

Diskoak bederatzi kantu biltzen ditu, eta Beriozarko Drum Groove eta Hernaniko Xaturrenea estudioetan grabatu da. Grabazioaren nahasketa Matthieu Harambourek egin du, baxua jotzeaz ere arduratu da; eta masterizazioa, berriz, Estanis Elorzak egin du, Doctor Master estudioan.

Musika eta hitzak Xabi San Sebastianek egin ditu,  bi doinuen letrak izan ezik: Itsaso Gureak Anjel Errorena da eta Ikusezina Joxan Artzerena.  “Hamar keinu eder, baikor, lasaigarri, jostari, bihurri barregarri”.

San Sebastianek ja lotu ditu zenbait emanaldi diskoa aurkezteko asmoz: hilaren 27an, Iruñean, Katakrak Liburuak gunean; 30ean, Luhuson,  Artisans de la paix jaialdian; urriaren 7an, Baionan, Kalostrape Ostatuan; urriaren 13an, Tolosako Bonberenean; urriaren 19an, Hernanin, Biteri Kultura Etxean; eta, amaitzeko, azaroaren 5ean, Bilbo, BIBA kultura aretoan.

Promomusika-k bidalita // 2017-09-21 · 13:05:50

Bidali zure albistea >>