IKUS-ENTZUN

FAS zineklubaren ekaineko egitaraua

Bilboko FAS zineklubak lau film proiektatuko ditu hil honetan. Lehenengoa joan den asteartean, hilak 7, ikusi ahal izan zen, Jean Luc Godard zuzendari frantziarraren azken filma Film Socialisme, hain zuzen ere.

Bigarren proiekzioa datorren asteartean, hilak 14, izango da. Egun horretan Frederick Wiseman zuzendariaren La Danse lana ikusteko aukera izango da. Filma La Danse parisko operako balletari buruzko dokumentala da.

Hilaren 21ean, berriz, Lee Chang-dong zinegile hego-korearraren SHI pelikula proiektatuko dute. Filmak Gidoi Onenaren saria jaso zuen 2010eko Canneseko Jaialdian. Mija emakume edadetuaren istorioa kontatzen du. Biloba nerabearekin bizi da, baina ustekabean poesia tailer batean emango du izena eta poema bat idatzi beharko du estreinakoz.

Hil honetako azken filma Alain Corneauk zuzenduriko Police Python 357 filma izango da. Proiekzioa hilaren 28an egingo dute eta berezia izango da Jazza eta zinema uztartuko baititu. Corneauk, musikaria jatorriz, Costa-Gavras zinegilearekin egin zuen lan, eta horrek aukera eman zion Yves Montand aktorearekin lan egiteko. Harekin hiru film egin zituen, besteak beste Police Python 357 (1976), La Menace (1977) eta Le choix des armes (1981). Emanaldi berezi honekin FAS Zineklubak omenaldi bat egin nahi dio.

Filmok El Carmen Aretoan (Indautxuko Enparantza) izaten dira asteartero, 19:45ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button