IKUS-ENTZUN

"Quimio" dokumentala proiektatuko dute Elorrion

Quimio lanaren zuzendaria Pawel Lozinksi (Varsovia, 1965) da. Dokumentalen eta fikziozko filmen zuzendaria ez ezik, gidoilaria eta produktorea ere bada. Bere lanek makina bat sari jaso dituzte. Quimio-k, esaterako, saritua izan da Poloniako, Txekiar Errepublikako, Alemaniako eta Kanadako zenbait zine jaialditan.

Filmean Varsoviako klinika onkologikoaren eguneko ospitaleko egoiliarren egunerokotasuna jorratzen da. Hala, egoiliarrak solasean ari dira. Solasaldia tratamenduaren zatia ematen du, ondoko ohean dagoenarekin berba egitea errezetatutako medikazioaren zatia baino ez da. Gizon eta emakume, atso eta agure, neskato eta mutiko, beraien arduren gainean ari diren bitartean erremedio naturalak eta aholkuak ematen dizkiote elkarri. Aita batek bere semearen tesia ikusi arte behintzat bizi nahi du, beste batek ezkontza bat ospatzeko esperantza ez du galdu, haurdun dagoen ama batek semea edo alaba ezagutu gura du.

Proiekzioa Hilean Behin programaren baitan dago. Ekimen horri esker, dokumentalak 40tik gora hiritan proiektatzen dira, besteak beste, Bartzelona, Madrid, Leon eta Alacant.

Iturri kultur etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button