MUSIKA

Habanera Jaialdiak bihar zabalduko ditu ateak Getxon

Habanerak eta itsas doinuak izango dira protagonista nagusi Getxon bihar hasita, igandera arte, Getxoko 24. Habanera Jaialdiaren eskutik. Hiru egunez, Gorlizko Lirain Abesbatza abesbatza, Gaztelako Aguadulce taldea eta Els Cremats talde kataluniarra ariko dira jaialdian.

Gorlizko Lirain abesbatzak emango dio hasiera jaialdiari. Abesten dituzten kantuen artean betiko abestiak eta antzinakoen moldaketa berriak daude. Lirain Abesbatza 1992. urtean sortu zen Gorlizen J.M. Goikoetxea eta musika abesteko grinak bildutako lagun talde baten eskutik.
Bestalde, Aguadulce taldeak, 1998. urtean sortua izan zenetik, errepertorio anitza gehitu dio tradiziozko habanerari, bolero, guajira, rumba edota Kubako doinua errimoekin uztartuta. Getxon eskainiko duten saioan, tradiziozko habanerak eta Carlos Canoren kantak abestuko dituzte.

Amaitzeko, azken jardunaldian, Els Cremats talde kataluniarra arituko da Getxon. Habanera ulertzeko era guztiz berritu dute. Taldearen doinua Antilletako eta Hegoamerikako musika biluzik utzi eta berriro jantzi dute Mediterraneoko lau ahotsez eta estilo berea duten lau gitarrez baliatuta.

Kontzertuez gain, aurten publikoak Getxo eta itsasoa argazki erakusketaz gozatzeko aukera izango du.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button