IKUS-ENTZUN

“Migrazioa, bidaia ahatezina” umeentzako filma zinema-aretoetan

Zinema Euskaraz programaren barruan, ostiral honetan estreinatuko da Euskal Herriko hainbat aretotan Migrazioa, bidaia ahatezina filma. Publiko orokorrari bideratua dagoen film estatubatuarra euskaraz ikusi ahal izango duzue.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten pantailaratu den hamargarren filma da. Horren aurretik Nobitaren dinosauro berria, Boo Kwai eta museoaren lapurreta, Abentura erraldoia, Superheroien familia, Yuku eta Himalaiako lorea, Momiak, Lau ahizpa magikoak, Mavka: basoaren zaindaria eta Alan giza antena lanak Euskal Herriko zinemetan izan dira ikusgai.

“Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.”

Migrazioa, bidaia ahatezina filmak honako hau kontatuko digu: Mallard familia putzuan geratu da. Aita Mackek bere familia Ingalaterra Berriko urmaelean zaintzea atsegin du, baina ama Pamek gogo handia du bizitzaz gozatzeko eta bere seme-alabei mundua bere osotasunean erakusteko. Ahate migratzaile familia bat leku urrunetako istorio zoragarriekin iristen da urmaelera eta orduan Pamek Mack konbentzitzea lortzen du Jamaika tropikalera bidaiatzeko, New Yorketik pasatuz. Mallard-tarrak hegoaldera doaz negua igarotzera, baina gauzak ez dira espero bezala ateratzen. Esperientziak bide ezezagunak aurkitzen, lagun berriak egiten, inoiz imajinatu ez zituzten abenturak bizitzen eta, bide batez, elkar hobeto ezagutzen lagunduko die.

Filma Golem Alhondiga (Bilbo), Getxo Zinemak (Getxo), Zugaza Zinema (Durango), Florida Zinemak (Gasteiz), Gorbeia Zinemak (Gasteiz), Niessen (Errenteria), SADE Cines Antiguo Berri (Donostia) eta Golem La Morea (Iruña) aretoetan ikusiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button