MUSIKA

Badator Jazpana 2012!

Beasaingo Jazpana rock jaialdia urriaren 26an eta 27an izango da. Bertan, hamairu taldek parte hartuko dute, tartean, Mungiako Belakok, Irungo Lisabök, Kataluniako Mo More Lies-ek, Zaragozako Bigott-ek eta AEBetako Obits-ek. Kontzertu guztiak debalde izango dira.

Jaialdiaren agertokia Barnedo aparkalekuan izango da eta oholtza horretatik ondoko taldeak igaroko dira: Aliment; Belako; Bigott; Cuarto de Hora; Deckart; Erroma; Estereotypo; Lisabö; Mutürbeltz; No More Lies; Obits; Sumision City Blues eta Wilhelm and the Dancing Animals.

Antolatzaileek oraindik ez dute zehaztu taldeak nola banatuko diren jaialdiko bi egunetan.

Aipatzeko da AEBetako Obist taldearen partaidetza. Izan ere, talde horretan Drive Like Jehu edo Hot Snakes talde esanguratsuetan arituriko Rick Froberg musikariak abestu eta gitarra jotzen du, pintorea ere bada estatubatuarra. Orain arte bi disko argitaratu dituzte, I Blame You (2009) eta Moody Standard and Poor (2011). Biak ala biak surf eta garage-rock estiloetan bustita.

Kontzertuez gain, skate, saskibaloia 3×3 eta argazki rallya izango dira. Horiei, JazpanArt ekimen artistikoa gehitu behar zaie. Baina jakin badakigu, JazpanArt bilketa artistiko bat izango dela eta honen emaitza urriaren 21tik 26ra bitartean izango dela ikusgai Beasaingo Igartzako Jauregian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button