BESTELAKOAK

Dendak argazki-galeria bihurtuko dituzte Elorrion

Elorrioko Argazki Taldeak, udalerri horretako Merkatal Elkartearekin lankidetzan, Eskapararte ekimenaren bigarren edizioa abiatuko du uztailaren 1etik abuztuak 31ra bitartean. Ekimen horren bitarteaz herriko dendak argazki-galeria bihurtuko dituzte.

Elorrioko herria gune artistiko sortzea dute helburu ekimenaren antolatzaileek; nolabait, komertzioa, kultura eta ikusleak bilduta. Hala, udalerri horretako kale historikoak erakusketa-gela bihurtuko dituzte dendak argazkien euskarri gisa erabiliz.

Aurten, erakusleihoak barik, denden inguruko hormak erabiliko dituzte euskarri gisa. Denda bakoitzean lan bat ikusi ahal izango da, orotara 19, hain zuzen ere. Argazkien gaiak askotarikoak izango dira eta argazkilari bakoitzaren ikuspuntu eta sentsibilitate ezberdinak nabarituko dira. Erakusketaz gozatzeko, gida bat egongo da eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button