musika

“Urtarrijazz”, Nafarroako jazza protagonista

“Urtarrijazz”, Nafarroako jazza protagonista

Bihartik hilaren 26ra bitarte Urtarrijazz zikloa egingo da Sanduzelaiko Civivoxa aretoan. Egitarauaren protagonista nagusiak Nafarroako jazz musikariak eta zaleak izango dira. Kontzertuez gainera, bestelako jarduerak ere izango dira; esaterako, hitzaldi interesgarria bat izango da, hilaren 16an, Jazza Nafarroan? Jazza Nafarroan!, 19:30etik aurrera.

Hitzaldian jorratuko den Jazza Nafarroan? Jazza Nafarroan! gaiaren harira, hauxe iragarri dute egitarauaren antolatzaileek: “Bai. Jazza (sekulakoa) Nafarroan. Merezita ere, ez dute osperik hemengo jendearen artean, baina merezi du merezi duenez Nafarroako jazz proposamen askok sortzen duten musika ezagutzea. Saioaren helburua da izen horietako batzuk ezagutzera ematea, eta musika horiek entzun eta gozatzea”. Patxi Tapiz, jazzean aditua eta Tomajazz aldizkari digitaleko zuzendaria izango da hizlaria.

Kontzertuei dagokienez, bestalde, bihar bertan izango da lehenengoa, Proyecto Luces del Norte, 19:30ean; urtarrilak 19, NOT (Grooving Funk), 19:30ean; eta amaitzeko, urtarrilak 26, M.O.M., 19:30ean.

Nontzeberri-k bidalita // 2018-01-11 · 11:18:07

Bidali zure albistea >>