musika

Chris Brokaw musikari estatubatuarrak Elgoibarren joko du

Chris Brokaw musikari estatubatuarrak Elgoibarren joko du

Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan kontzertuak antolatzen dituen Sinuöse elkarteak Chris Brokaw musikari estatubatuar “mitikoa” ekarriko du urtarrilaren 28an gurera. Brokawek AEBetako indie-rock estiloko hainbat taldetan jo du, tartean Come eta Codeine.

Chris Brokaw (1964) musikari emankorra da, Codeine eta Come talde ezagunetan jo ez ezik, makina bat proiektutan ere parte hartu du, tartean, pelikulen soinu bandetan. Bere ibilbide osoan jotzen jarraitu du aipatutako taldeak desagertuta egon arren.

Come eta Codeine 1990eko hamarkadan eratu ziren, eta post-rock eta slowcore estiloen ordezkari garrantzitsuak izan dira. Biek ala biek ibilbide luzea egin zuten. Tarteka izanagatik ere, Chris Brokawek berriro abiatu ditu Come eta Codeine zenbait kontzertu egiteko, jaialdi handietan batik bat.

Bestelako egitasmoen harira, 2005etik 2006ra Chris Brokaw Band abiatu zuen, eta 2007an, Dirtmusic taldea eratu zuen Chris Eckman (Walkabouts) and Hugo Race (Nick Cave and the Bad Seeds) taldekideekin. 2008an, halaber, bere zigilu propioa jarri zuen martxan, Capitan Records. Horretaz gainera, filmetarako soinu bandak egin ditu, bai eta dantza-ikuskizunetarako ere. Aurten, tirada txikiko CDa plazaratuko du, Title TK (Crack'd Rabbit), ambient estilokoa. Iaz,. Iaz Canaris (Omentum Records) eta The hand that wrote this letter (Capitan Records) diskoak argitaratu zituen.  

Nontzeberri-k bidalita // 2018-01-12 · 09:37:08

Bidali zure albistea >>