musika

Talde gazteen rock maratoia, Bilborocken

Talde gazteen rock maratoia, Bilborocken

Bihar, 20:00etatik aurrera, Bilboko banda gazteen rock maratoia egingo da Bilborocken. 15-35 urteko kideek eratutako bandak izango dira, eta haien proposamenak zuzenean aurkezteko aukera izango dute.

Hauexek dira oholtzan arituko diren taldeak: The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy.

InfoBilbaoren arabera, “Bilboko Udalaren ekimen hau musikaren munduan hasi diren gazteentzat da, euren lanak zuzenean erakutsita, horrela esperientzia lortuz, uriko eszenaren erreferentzia den Bilborock aretoan jotzeko aukera izanda”.

Nontzeberri-k bidalita // 2018-01-12 · 10:35:12

Bidali zure albistea >>