BERTSOTAN

Arabako bertso Kuadrilla artekoaren lehen fasea amaitzear

Bihar, hilak 11, amaituko da Arabako bertso Kuadrilla artekoaren lehen fasea. Gaur berton izango dira lehen saioak Aramaion eta bihar, bi bertso bazkari antolatu dira, bata Murgian eta bestea Korresen.

Lau saioak hauexek dira: gaur, Aramaioko Zabola Elkartean, E ligako saioa: Ibarrako periferiak (Aramaio) VS Txandrio (Arabar Errioxa). Afaria saio ostean izango da eta 19:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko bertso eskola kideak. Geroago, A ligako saioa: Tratamendurik gabeak (Aramaio) VS Altubepekoak (Aiaraldea). Afaria izango da eta 22:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Aramaioko bertso eskola kideak.
Larunbatean, Murgia, Zuiako Gaztetxean, B liga saioa: Gorbeialdea (Gorbeialdea)  VS Bertxilika (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:00etan hasiko da. Eta Korreseko tabernan, D liga saioa: Bertsolarriak (Mendialdea) VS  Errexala (Gasteiz). Bazkaria izango da eta 14:30ean hasiko da. Idatzizko modalitatean: Zaballako bertso eskolako sorta eta Mendialdea IPIko ikasleak.

2023ko Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa martxoaren 25ean bukatuko da, Laudion.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button