MUSIKA

Dekot eta Urgatz taldeen kontzertua, Bonberenean

Tolosako Bonberenean, gaur, Dekot eta Urgatz taldeak bilduko dira gaueko 22:30ean, kontzertu bortitza eskaintzeko.

Duela bi urte estreinako lan homonimoa plazaratu ostean, eta urte berean, Gaztea irratiko maketa lehiaketa irabazi eta gero, Maruriko Dekot banda hirukote gisa (Ibai Ayerza ahotsa, gitarra; Ibon Aguirre bateria, koroak; eta Jon Corres baxua, koroak) bueltatu zen. Horretaz gainera, ingelesa abandonatu du eta euskaraz aritzen da orain.
Dekotek Demak grabatu eta kaleratu zuen joan den urtean. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, eta grabazioaz eta nahasketez Haritz Harreguy teknikaria arduratu zen. Ekoizpena Harreguyren eta Ibai Ayerza taldeko abeslari eta gitarra-jolearen esku izan zen. Azkenik, Kataluniako Ultramarinos Mastering estudioetako Victor Garciak masterizatu zuen diskoa.
Grabazioa hainbat aldaketaren emaitza da. Aipatutako formazioarenaz eta hizkuntzarenaz gainera, lehen neska batek abesten zuen, eta orain Ayerza arduratu da abesteaz. Musikalki, pop-rock garaikidearen esparruan kokatzen diren kantu bizi eta dantzagarriak biltzen ditu diskoak, indartsuak, baina baita melodikoak ere.

Beste aldetik, Bermeoko taldea da Urgatz eta bereak dira Lur Hartzean (2012) eta Herio (2014). “Urgatzen proposamen berriak (Hori lana kaleratu  zuen joan den urtean) entzule asko konbentzituko ditu, diskoan bildutako kantuak inoiz egin dituzten doinu landuenak baitira. Grabazioaren sortze prozesua lanketa horren isla da, kontzientea, geldoa eta arretatsua”, esan dute adituek.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button