BERTSOTAN

Iruñeko “Bertsoaroa” bihartik aurrera

Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitarte, Bertsoaroa, sei saioko bertso-programa abiatuko da Iruñean. Hiru bertso saio, Txapelketa Nagusiaren gaineko hitzaldia, Ez gara Palestinaz ari ikuskizuna eta Igelaren Bandaren musika emanaldia programatu dira. Iruñeko Gurutzeko Plazako Institutuko Areto Nagusian egingo dira saioak, arratsaldeko 20:00etan hasita.

Gaur berton emango zaio hasiera Bertsoaroari bertso saio batekin. Oholtza gainean Julio Soto, Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Eneko Lazkoz, Alaia Martin eta Odei Barroso bilduko dira.

Urriaren 29an, Xabier Payak Txapelketa Nagusiaren gaineko hitzaldia eskainiko du: Lujanbiotik (1935) Lujanbiora (2013) .

Azaroaren 5ean, Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek, eta Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek Ez gara Palestinaz ari emanaldia egingo dute.

Azaroaren 7an, gazteen bertso saioa egingo da: Irati Majuelo, Mikel Lasarte eta Egoitz Gorosterrazu, Maddi Sarasua, Nerea Ibarzabal eta Amaia Iturriotz.Azaroaren 12an berriz, Igelaren Bandaren musika emanaldia eskainiko da.
Eta azaroaren 14ko bertso saioak emango dio amaiera Bertsoaroa zikloari. Goi-mailako sei bertsolari arituko dira bertsotan: Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira, Julen Zelaieta, Amets Arzallus eta Fredi Paia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button