MUSIKA

The Cotton Tails, jazz doinuak familia guztiarentzat Tabakaleran

Ostiralean, haur eta helduentzako jazz kontzertua izango da Donostiako Tabakalera zentroko Z Aretoan, 18:00etatik aurrera; The Cotton Tails banda arduratuko da jazz giro aproposa sortzeaz, familia osoak goza dezan.

The Cotton Tails kontrabaxu, gitarra eta ahots hirukotea da, eta 2009an era tu zen Anna Valentina Trio izenarekin. Jazz eta swing doinuak jorratzen ditu hirukoteak, eta hauexek dira taldekideak: Anna (ahotsa), Patxi (kontrabaxua) eta Michel (gitarra).

Tabakaleraren arabera, “ jazz-swing klasikoaren zaleak, formatu minimalista duen errepertorio bat eskaintzen dute, zuzenean gertukoa eta goxoa den ikuskizuna eskainiz. Beren azken ikuskizunetan familientzako kontzertuetan espezializatu dira”.

Informazio gehiago: tabakalera.eu.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button