MUSIKA

Lisabök Donostian hasiko du lan berria aurkezteko bira

Zazpi urte eta gero, Lisabök Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen izenburuko lana argitaratu zuen 2018ko abenduan. Bada, Irungoek lan berri hori zuzenean aurkezteko ondu duten bira larunbat honetan, martxoak 2, hasiko da, Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, 22:00etatik aurrera. Seikotearekin batera, diskoaren grabazioan parte hartu duen Mursegok joko du.

Martxoaren 21ean, halaber, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan izango  da Lisabö, Mursegorekin; apirilaren 13an, Iruñeko Indara aretoan, Vulk laukote bilbotarrarekin; apirilaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian, Elle Belga bikote asturiarrarekin; maiatzaren 25ean, Sarako Usopop jaialdian; maiatzaren 31n, Bartzelonako Primavera Sound jaialdian; eta, azkenik, ekainaren 7an, Oporto hirian egingo den NOS Primavera Sound jaialdian.

Kontzertuetan seikote formatuan arituko da Lisabö. Karlos Osinaga, Jabi Manterola, Eneko Aranzastiketa eta Xabi Zabalari, bi fitxaketa berri gehituko zaizkie: Borja Toval (Sacco) eta Sergio Gonzalez (Izaera, Sorkun…).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button