MUSIKA

Las Kassetes eta Eneritz Furyak, “Guakamole Party Aparta” festan

Larunbatean, Elizondoko Intza tabernan, Guakamole Party Aparta izenburuko ekitaldia egingo dute, 19:00etatik aurrera. Festan Las Kassetes bikoteak eta Eneritz Furyak bakarlariak parte hartuko dute, bai eta Hollis Brown disko jartzaileak ere.

Eneritz Furyak (Eneritz Dueso) irundarrak Kasernarat taldean igaro ditu bere ibilbide musikaleko une azpimarragarrienak. 2016 urteko hasieran, behin Kasernarat amaituta, bakarkako bidea hastea erabaki zuen. Hala, iragan apirilean, bakarkako bide horren lehenengo urratsa eman zuen, bere kabuz grabatutako estreinako CD autoeditatua , “sarean nahiz CD formatuan folk eta rock doinuko hamar kantuk osatuko duten diskoa”. Horrekin batera, Furyak disko horretako Attrezzo kantuaren klipa zabaldu zuen. Egun, zuzenean aurkezten ari da.

Las Kassetes, berriz, bikote nafarra da, Edurne Gin eta Maier Kas, eta pop kantu naif eta melodikoak ohi ditu. 1960ko hamarkadako girl group–ekin daude maiteminduta nafarrak. Hala, pop melodia horiek garage-rock nerabearekin, rock’n’roll zaharrarekin eta kalitate baxuko soinuarekin janzten dituzte. Ye??Ye??Yeah?!?!?! (2014, Chin Chin Records) da haien azken lana, lau kantu biltzen dituen binilozko singlea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button