MUSIKA

Mistery Lights, garage-rock eztanda

Asteon, AEBetako Mistery Lights laukoteak bi kontzertu egingo ditu gurean: ostegunean, Kutxa Kultur Klubean, Dabadabak antolatua, eta larunbatean, Bilboko Kafe Antzokian. Taldeak estreinako lan homonimoa argitaratu du New York hiriko Brooklyn auzoan finkatutako Daptone diskoetxe soulzalearen azpigilu WICK Records rockero-aren bitartez.

Fuzz gitarrak, 1960ko hamarkadako taldeen bildumak eta 1970eko hamarkadako art-rock dira Mistery Lights, taldearen jarioan biltzen diren substantzia lisergikoak. Hala, taldearen kaleidoskopioan New York hiriko protopunk iluna eta  garage-rock kutsuko amorrua antzematen dira, orainari bizkarra eman gabe, zikin eta grinatsu.

Diskoa Daptone diskoetxearen House of Soul estudio ezagunean grabatu dute, Wayne Gordon teknikari ezagunaren gidaritzapean. Nahasketa, berriz, Bosco Mann-ek egin du. JJ Golden, azkenik, grabazioaren ekoizpenaz arduratu da. Goldenen hitzetan, “parte hartu dudan disko gartsuena da”.

Gogoratu asteon, Donostian (osteguna) eta Bilbon (larunbata)  izango direla estatubatuarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button