ESZENA

Durangon, gazteek egindako antzerki zikloa

Durangoko San Agustin Kulturguneak, gazteek egindako antzerki sorkuntzei tokia egingo die, eta hala, martxoaren 12tik 15era, programak, bi lan jasoko ditu: Lauka teatroaren Amodioaren Ziega, eta Il maquinario teatroren El hombre almohada.

Korrika kulturalaren baitan jasotako lehen obra, Amodioaren Ziega, Zu-bi egitasmoaren proiektua da. Xabier Mendigurenen testu batean oinarrituta dago eta Ander Lipusen laguntzarekin ardaztu da ikusgarria. Lauka Teatroan, Urki Muguruza zarauztarrarekin batera Durangaldeko hiru aktorek dihardute konpainia berri horretan: Eneko Sagardoy eta Joana Ocaña durangarrek eta Nazaret Froufe berriztarrak. Durangoko Karrika antzerki taldeko partaideak dira hiru aktoreak.

Amodioaren ziega obraren korapiloa Aitor eta Mirenek osaturiko bikotearen istorioa da; kartzelan preso dagoenaren, eta bisitan doakion bikotekidearena.

El hombre almohada, berriz, Galiziatik datorren proposamena da. Il Maquinario teatrok Martin McDonagh egilearen lanik arrakastatsuenetarikoa oholtzaratu du. Obra 29 hizkuntzatara itzuli dute eta 39 herrialdetan estreinatu izan da. Eduki sozial handikoa lana, intrigaz eta umore beltzez betetako istorioa da.  Hil honetan ere, Euskal Herriko hainbat herrietan ikusi ahal izango da lana (DFerian, Eibarko Antzerki Festibalean, Basaurin eta Durangon)

Saio bakoitzaren ondoren taldekideekin berbalditxo bat izateko aukera egongo da.


 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button