MUSIKA

Pasaia Itsas Festibala, itsasoa aldarrikatuz

Aurreko urteetan burutu ezinik izan da jaialdia baina aurten, 2022an, Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da, eta maiatzaren 26tik 29ra bitartean, “badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune izango dira berriro”.

“Gure ondarea itsas tradiziorik unibertsalenarekin lotzen duten loturak erakusten baititu, eta gure balioak eta baliabideak balioesten baititu, bisitatzen gaituztenen aldetik, baina baita lurraldeko herritarren aldetik ere”.

Bigarren edizio honetan itsas-kultura gonbidatua Portugal izango da, zehazki Moita herria izango da ohorezko gonbidatua. Bertako itsas-ordezkaritzaz gain, hainbat kulturatako itsasontzi tradizionalak ere etorriko dira.

Eta jaialdiaren barruan makina bat jarduera ondu dira, tartean kontzertuak, eta hala, Pasai Donibanen, Pasai San Pedron, Pasai Antxon eta Trintxerpen musika egitarau zabala gauzatuko da Oreka Tx, Thierry Biscary, Pao Barreto, Deñe, Mugan, Fetén Fetén, Kyxo, Lamiak, Liher, Rumbling Libs, Arima Soul eta Fundación Tony Manero taldeen partehartzearekin.

Beste aldetik ere, bigarren edizio honetan, erakusketak, artisautza azoka, lanbide tradizionalen erakustaldiak eta itsasontzietara bisitak ere eskainiko dira.

 

Edizio honetako programazio guztia www.pasaiaitsasfestibala.org webgunean duzue.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button