IKUS-ENTZUN

Euskarazko film guztiak, Lekeition

Lekeitioko 36. Euskal Zine Bilera asteburu honetan hasiko da, 24tik 30era bitartean, eta guztira, euskarazko 54 fikzio lan, dokumental eta bideoklip erakutsiko dira.

Aurkezten diren lanen artean sari politak banatuko dira, eta bost kategoria aurreikusi dira: zuzendaritza, ekoizpen, gidoi, argazki eta filmik onenarena. Kategoria bakoitzean profesionalentzako saria (1.160 eurokoa) eta amateurrentzako saria (1.100 eurokoa), eta horiez gain, 22 urte baino gazteagokoentzat ere sari berezia izango da, 600 eurokoa.

Epaimahaian Mireia Gabilondo aktorea, Imanol Rayo zinemagilea, Patxo Telleria antzerkigilea, Jabi Elortegi zinema zuzendaria, Arantza Lauzirika artista eta Natxo Rodriguez artista izango dira.

Diogun bezala, jaialdia hilaren 24an hasiko da Amaren eskuak filmaren emanaldiarekin. Bertan Mireia Gabilondo zuzendaria eta Karmele Jaio idazlea izango dira.

Hurrengo egunetan, 19:30ean hasita, beste proiekzio guztiak pantailaratuko dira. Zinema aretoan egingo dira emanaldi guztiak, eta kanpoan pantaila bat ere jarriko da.

Zer eta noiz jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button