IKUS-ENTZUN

Zornotza Aretoaren 25. urteurrena ospatzeko, zinema

Zornotza Aretoak 25 urte bete ditu eta ospatzeko, Ametx Erakunde Autonomoak hainbat ekintza antolatu ditu.  Oraingoan, zinema izango da aste honetako protagonista.

Gaur berton, herriko aretoan hainbat soinu banda entzun ahal izango dira, bai eta zinemari buruzko hizketaldiak ere. Hainbat artista bilduko dituen tertulia musikal bat antolatu da, eta bertara, Lara Izagirre, Arkaitz Basterra, Gaizka Bourgeaud eta Rafa Escolar hurbilduko dira, 20:00ak inguruan.

Lara Izagirrek bere lehenengo filma Amorebieta-Etxanon grabatu zuen eta Goya bat irabazi zuen. Arkaitz Basterra zuzendaria bere dokumentalengatik da ezaguna; Gaizka Bourgeaud fotografia-zuzendaria izan da hogeita hamar bat filmetan, eta Rafa Escolar, Zornotzako zuzendari multifazetikoa da, ozeanoa zeharkatuko duena ekitaldi honetan egoteko. Maite Etxeita kazetariak gidatuko du hitzaldia eta Miren Eelesek zuzeneko musika jarriko du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button