ARTEA

“Expodistrito” programaren beste edizio bat martxoaren amaierara arte

Expodistritok urteko lehen hiruhilekorako programa inauguratuko du datorren astelehenean, urtarrilaren 16an. Datorren martxoaren 31ra arte, Abando-Barrainkuako, San Inazio-Ibarrekolandako, Otxarkoagako, Begoñako, San Frantziskoko, Castañoseko, Errekaldeko eta Burtsako udaltegietan hainbat erakusketa paratuko dira.

Erakusketa horietako egileak Mª Ángeles Ruiz de Gopegui, Jorge Ronda Suberviola, Nistal Mayorga eta Bizkaiko Arte Elkartea dira. Horrez gain, María Casuso Aguado eta Iñaki Marquinaren argazki erakusketak ere ikusgai izango dira.

Proposamenetan bilduma eklektikoak topatuko ditu ikusleak, izan ere hainbat gai, formatu eta teknika erakusten dituzten artelanek, akuarelak, olioak eta akrilikoak osatzen dituzte erakusketak.

Argazkien kasuan “egunero hirian inguruan ditugun elementu paregabe horiek omendu nahi dira, ikusle guztiok, ondoan izan arren ikusten ez ditugun gauza horiei buruzko gogoeta egin dezagun”.

Expodistrito programa, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena da, eta bere helburua hiriko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea da.

Informazio guztia: www.kulturabarrutik.eus

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button