Maiatzaren 18tik 31ra bitarte 3, 2, 1. Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa izeneko jardunaldiak egingo dituzte Bilboko Alondegian. Sortzaile eszenikoei zuzendutako programa honen hiru edizio egingo dira: 3 (2013an), 2 (2014an), eta 1 (2015ean). Programak performancea, dantza eta antzerkia bilduko ditu.Hiru diziplina horiek elkarri lotuta daude, beste arte ...
Asier Zabaletak (Ezkion, Gipuzkoa, 1972) zuzendutako 4X4 kaleko dantza ikuskizuna aurkeztuko dute maiatzaren 15ean Donostiako Arteleku zentroan, 12:00ean. Ikus-entzuleei zabalik egongo den entsegua izango da. Izan ere, obraren estreinaldia maiatzaren 17an egingo dute Leioako Umore Azoka jaialdian. Kaleko dantza ikuskizun horrek ezberdina izateko eskubidea aldarrikatzen du. Horretarako, lau ...
Zirku eta kale ikuskizunak izango dira asteburu osoan, maiatzaren 10etik 12ra arte, Arrigorriagan, XVIII. Nazioarteko Clown eta Pailazo Jaialdiaren barruan. Hala, Ca. Estropiziok bi trapezio bi ikuskizun aurkeztuko ditu gaur, maiatzak 10, Udaletxe plazan. Gaurko egitaraua Jon Zabal magoaren ilusionismo saioarekin osatuko da. Larunbatean, maiatzak 11, ...
Peru Magdalena idazlearen testua oinarri duen Pisukideak obra antzeztuko dute Sonia Villamor eta Jon Zubiaga? Osoron aktoreek maiatzaren 10ean, ostirala, Elorrioko Arriola Antzokian, 22:00etan. Antzezlanak etxebizitzaren arazoa jorratzen du umorez. Izan ere, bi aktoreek euren etxean bizitako egoera batetik abiatzen da obra: etxean zeundela, etxe agentziakoak agertu zitzaizkien ...
Dejabu Panpin Laborategiak Gure bide galduak obraren azken bi emanaldiak iragarri ditu: maiatzaren 12an, Pasaia San Pedron eta maiatzaren 25ean, Mauleko Herriko Antzokian Trantsizioaren inguruan ardaztutako lana da Gure bide galduak, eta 2012an Donostiako Antzerki Saria jaso zuen. Antzezlanaren testua, gainera, Artezblai argitaletxeak argitaratu zuen urte berean. ...
Clown Zorrotza egitarauren laugarren edizioa egingo da maiatzaren 10ean eta 11n Bilboko Zorrotza auzoan. Nala eta Ganso Ca euskal taldeek, Greogor Wollny clown alemanak, eta Belgikako Gromic konpainiak hartuko dute parte Azoka plazan garatuko den programan. Ikuskizunok Kultura Kalez Kale programaren baitan daude. Maiatzaren 10ean, ostirala, Nala ...
Miren Gaztaaga gipuzkoarrak Stereo lana aurkeztuko du maiatzaren 11n Bilboko Campos Eliseos Antzokiko Cupula aretoan, 20:30ean. Eva Guerrero bizkaitarrak, halaber, Mrame cuando te habloikuskizuna antzeztuko du ordubete beranduago. Stereo Gaztaagaren azken lana da, eta Mrame cuando te hablo obrak, berriz, genero indarkeria du ardatz. Biak ala biak ...
berriemaileak