MUSIKA

Don Simon y Telefunken taldea Bilbon

Simon and Garfunkel 60ko hamarkadako folk bikote estatubatuarraren izena parodiatzen duen talde honen estiloa musika esperimentaleko soinu arraroenen eta Walt Disney-ren saioetako melodia alaienen arteko bat egitetik sortzen da: Boogie-boogie erako istripu ikusgarriak herdoildutako errobotentzat, manboak, apokalipsirako kalipsoak eta rock and rollak. Taldearen musika tresnen artean rock talde batean ohikoak direnak eta edozein jostailu dendatik edo zakarrontzi batetik ateratako soinudun objektuak daude.

Don Simon y Telefunken bandak emanaldiak eskaini ditu Bartzelonan, Italian, Finlandian, Serbian, Valentzian, M80ko musika minuskuluen jaialdian, Cuatro telebista kateko El hormiguero saioan, Mallorcako Basurama jaialdian, behin baino gehiagotan LEM jaialdian, Hipersons jaialdian, Pop Arb izenekoan eta Animac eta Rec zine jaialdietan, beste batzuen artean. Musica de vanguarderia eta 25 canciones en busca de orejas diskoak plazaratu ditu, azken hori Klimperei musikari frantsesarekin erdi bana. Hirugarren bat ari dira prestatzen, Ajo mikropoetisarekin batera.

MBN Comunicación-ek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button