ESZENA

Nafarroako eszena sektorerako laguntzak

Nafarroako Kultura eta Kirol Departamentuak hirugarren sektore kulturaleko elkarteei zuzendutako 906.000 euroko laguntzen deialdi bana onartu du, hau da, % 5,7ko igoera iazko datuekin alderatuta. Bi laguntza-lerro dira, 480.000 eta 426.000 eurokoak, hurrenez hurren, eta horien zenbatekoa jaialdi, kontzertu, ikuskizun eta bestelako ekitaldiak antolatzeko zein erakunde garrantzitsuen kultura-egiturei eta haien jarduerei eusteko erabiliko da.

Era honetan kalitatezko eskaintza ondu nahi da, inklusiboa, eta alderdi sozialak eta lurraldekoak kontuak hartzen dituena, eta batez ere, kulturan murgiltzeko berdintasunezko aukerak kontuan hartzen dituena.

Laguntza horiek zertan diren, hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button