IKUS-ENTZUN

Lan prekarietatea aztergai, “La Mano Invisible” zine-esperimentuan

David Macián zinegileak zuzendua eta Isaac Rosaren eleberrian oinarritua, La Mano Invisible film esperimentalak lan-mundua du hizpide. Filma bihar estreinatuko da Donostiako Cines Principe aretoetan, eta datorren astean, Bilboko Multicines eta Gasteizko Guridi aretoetara iritsiko da.

Lan berezia da ekoizpen aldetik, izan ere, autoekoizpena da, elkarlanaren emaitza. Zuzendariaren esanetan, ekoizpen modu tradizionaletik aldentzen saiatu dira.  

Filmaren istorioaren harira, lan-munduaren inguruan ardazten den pelikula da; hain justu, lanak egun bizi duen egoera prekarioa du hizpide. Atera Films ekoizpen-etxearen arabera, filmak hauxe kontatzen du: “Ongi etorri lanaren ikuskizunera! Industria-nabe bat. 11 langile egin eta desegin. Haien aurrean dozenaka pertsona begira iluntasunetik. Eta zuri inporta al zaizu norbait begira izatea lanean zauden artean?”.

Big Brother telebista formatuaren eta Lars von Trier-ek zuzendutako Dogville filmaren artean kokatzen da filma. Egungo egoera soziala bikain islatzen duen zine-esperimentua da. Azpimarragarria da aktoreen lana. “Orwellek idatzitako lanari buruzko fabula bat da”. Filmak oso harrera ona izan du zine-jaialdietan, eta orain areto komertzialetan ikusi ahalko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button