MUSIKA

Euskal kantu liriko berria izango da protagonista Getxoko Kontzertu Klasikoetan gaur

Marta Velasco mezzosopranoak, Alberto Nuñez tenorrak eta Juan Jose Ortega osatzen eratzen dute Euskal Kantu Liriko Berria. Proiektu horren bidez, hainbat estilotako euskal musikagileen kantak bildu eta zabaldu nahi dute, herri-kantak ahaztu gabe. Biharko saioan, Onzainen, Lecumberriren, Iparragirreren eta Benguriaren piezak eskainiko dituzte, besteak beste.

Biharamunean, ostiralean, Bizkaiko Orkestra Sinfonikoa ariko da Algortako El Redentor elizan, 20:00etatik aurrera. 2004. urtean sortu zen orkestra Bizkaiko goi mailako titulua zuten gazte musikarien eskutik. Bilboko Goi Mailako Kontserbatorioko azken promozioaren, edo Musikeneko (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskola) lehenengo promozioaren kideak dira. Horietako batzuek Bizkaiko Foru Aldundiko beka jaso dute euren ikasketak hobetzeko Europako ospen handiko eskoletan eta kontserbatorioetan, besteak beste: Amsterdam, Munich, Royal School of Music de Londres…

Orkestrako kideek orkestra anitzetan hartu dute parte: E.G.O. (Euskadiko Gazte Orkestra), J.O.N.D.E. (Joven Orquesta Nacional de España), Salamancako Unibertsitateko Orkestra Barrokoa, etab. Horietako hainbat kide lankidetza lanetan aritu da eta aritzen da, hein berean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.

Bukatzeko, Larunbatean, otsailak 20, Brodsky Quartet arduratuko da zikloa datorren urtera arte agurtzeaz; eremu klasikoko harizko laukote ospetsuenetakoa da eta bere 30 urtetik gorako ibilbide profesionalean mundu osoan zehar aritu da modu nekaezinean.

Getxoko Kultur Etxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button