BERTSOTAN

Imanol Uria onena #Josi Txapelketako azken kanporaketan

Imanol Uria Albizurik irabazi du Zeanuriko Ibarreta frontoian ospatu zen #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketa. Saio honen ostean erabakita geratu dira zeintzuk izango diren finalaurrekoetan kantatuko duten bertsolariak.

Giro bikainarekin bildu ziren Zeanurin Ander Elortegi Garatea, Beñat Vidal Gurrutxaga, Igor Menika Bengoetxea, Imanol Uria Albizuri, Joseba Barandiaran Andueza eta Xabat Galletebeitia Abaroa bertsolariak.

Txapelketan Imanol Uria Albizurik lortu du puntu gehien batzea, 376,5 puntu. Atzetik Xabat Galletebeitia Abaroa (372 puntu), Ander Elortegi Garatea (359,5), Joseba Barandiaran Andueza (342), Beñat Vidal Gurrutxaga (340) eta Igor Menika Bengoetxea (325) sartu ziren.

Finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak, eta abenduaren 7an Amorebieta-Etxanon kantatuko du.

Lehenengo finalaurrekoa, azaroaren 22an izango da Etxebarrian, herriko frontoian, 17:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button