eszena

Enrique Pardok eta Linda Wisek antzerki koreografiko eta ahots tailerra emango dute Bilbon

Enrique Pardok eta Linda Wisek antzerki koreografiko eta ahots tailerra emango dute Bilbon

Pantheatre konpainiaren sortzaile Enrique Pardok eta Linda Wisek antzerki koreografiko eta ahots tailerra zuzenduko dute. Tailerra Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia BADek eta Bilbaoeszenak ondu dute, eta UPV-EHUko Paraninfoan garatuko da apirilaren 18tik 28ra bitarte.

Ikastaroa gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez egingo da, eta izena emateko epea zabalik da: http://www.pantheatre.com/5-international-es-bilbao.html.

Roy Hart aktore eta ahots-antzezle ospetsuarekin aritutako da Enrique Pardo. “(Pardok) Liza Mayerrekin eta Roy Hartekin landu zuen ahotsa 1969 eta 1975 artean, eta Europako konpainia garrantzitsuenetarikoa den Roy Hart Theatre mitikoaren jatorrizko trouppeko parte izan zen”.

Kenian jaiotako Linda Wise ere Hartekin aritutakoa da, 1969tik 1975ean hil zen arte. “Jatorrizko Roy Hart Theatreko kidea eta Frantzia hegoaldeko Roy Hart Zentroko kide sortzailea izan zen”.

InfoBilbao-k bidalita // 2017-04-10 · 10:34:54

Bidali zure albistea >>