ARTEA

“30 Emakume Ahaztezin” erakusketa, Bilboko toki berezi batean ikusgai

Emakundek sustaturiko 30 Emakume Ahaztezin erakusketa Bilboko Erriberako Merkatuan izango da ikusgai irailera bitartean.

Emakumeak mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duen arren errekonozimendu falta nabaria egon da beti. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatutako erakusketa honek omenaldia egin nahi die guztiei, alor ezberdinetan nabarmendu ziren horiei: idazketan, bertsolaritzan, margolaritzan, argazkigintzan, kirolean, musikan, fisikan, politikan, kazetaritzan, ikerkuntzan edo irakaskuntzan; baina, aldi berean, emakume ezezagunentzat omenaldia ere izan nahi du.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidaren hitzetan, “luzaroan izan duten errekonozimendu faltak ikusezin bihurtu ditu kasu askotan emakumeak, mundua ezagutzen dugun bezala eraikitzen ekarpen handia egin duten arren. Erakusketa honek guztiak omendu nahi ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu zirenak, baina, aldi berean, hain aitortuak ez diren beste lan batzuetan bizitzari eustea ahalbidetu dutenak ere omendu nahi ditu”.

Guztira hogeita hamar akuarela biltzen dira. Elena Ciordia artistaren lanak dira horiek, “gure herriaren historiako emakumeak erretratatzen ditu, hainbat diziplinatan nabarmendu direnak: literatura, bertsolaritza, pintura, argazkigintza, kirola, musika, fisika, politika, etab. Akuarela horiek beste ikus-entzunezko material eta elementu batzuekin osatzen dira, emakume horien bizitzari buruzko informazioa zabalagoa eskainiz”.

Elena Ciordia (1964, Ortuella) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, pintura espezialitatearekin, eta hainbat erakusketa egin ditu (Bartzelona, Madril, Bilbo, Valentzia, Valladolid eta abar). Azken urteotan, ilustrazioa landu du gehienbat; bide horretan, zenbait liburu ilustratu ditu, kasurako, Guggenheim Bilbao Experience (Guggenheim museoa), 30 emakume ahaztezin (Emakunde) eta IV. BizkaIdatz Txikia (Bizkaiko Foru Aldundia).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button