ARTEA

Iñaki Mendizabalen argazkiak Pabilioi 6 aretoan

Ekain osoan ikusi ahalko da, Bilboko Pabilioi 6 aretoan, Iñaki Mendizabalek paraturiko argazki erakusketa. Bertan serie ezberdinak jarri dira ikusgai: Box (boxeolarien argazkiak); Arkitesturak (geografia urbano bateko ikuspegia); Pusketak (fotograma moduko argazkiak) eta Zain(zain egotearen usadioa).

José Javier Ganboa adituak errelatoen harrapatzailea deitu dio Iñaki Mendizabali. Izan ere, badira pelikula bat kontatzeko orduak behar dituztenak; Iñakiri nahikoa zaio argazki bat; errelatoak kontatzen ditu instantanea batekin. Inork ez du bizitza izoztu bat topatuko, ez eta denboran geldirik dauden istorio zatiak ere. Kontrakoa baizik. Bere kameratik, ikusleak asmatu egin behar dituen narrazio osoak sortzen dira. (…)

Esaten da argazkilariek begietan daramatela argazki-makina; dena lente horietatik ikusten dutela. Mendizabal ez da, hortaz, argazkilari bat, Nikon batekin adierazpenak egiten dituen aztarnaria baizik. Bere argazkiak ez dira inoiz geldirik egoten, koadraturik dauden arren. Garatzen dira.

Irudi original bat harrapatu duela uste denean, narrazio bat harrapatu du.

Iñaki Mendizabal Elordik (Berriatua, 1968) Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxean (2013); Durangoko Arte eta Historia Museoan, eta Markina-Xemeingo Uhagon Kulturgunean (2014) egin ditu erakusketak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button