BERTSOTAN

Sailkapen-fasea kitto Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketa

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak, herenegun eta atzo egin diren saio biekin. Hereneguneko saioa Derion izan zen, Ipar Uribe eta Durangaldeko taldeen artean, eta atzokoa berriz Zallan, Enkarterri eta  Busturialdekoen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Ipar Uribe eta Busturialdea izan dira.

Derioko saioa institutuan egin zen bertako 150 bat ikasle arretatsuren aurrean eta hauexek dira kantatu zuten bertsolari gazteak: Maialen Markaida, Peio Arondo, Imanol Uria, Txaber Altube, Igor Uruburu, Ane Alegria, Itsaso Paya, Peru Vidal, Beñat Vidal, Jon Ander Urkiaga, Julen Sololuze eta Eñaut Uruburu.

Atzo, hilak 30, Zallako institutuan 150 bat ikusle izan ziren saioaz gozatzen eta honakoak dira kantatu zuten bertsolariak: Beñat Alonso, Eneko Alda, Ander Gerrikaetxebarria, Koldo Muñiz, Ander Arrien, Asier Galarza, Maialen Akarregi, Irati Astondoa, Beñat Amezaga, Aitor Beitia, Nagore Beitia eta Jone Larrinaga.

Datorren asteko astearte eta asteazkenean, finalaurrekoak egingo dira, Markina (Lea Artibai–Bilboaldea) eta Durangon (Ipar Uribe–Busturialdea).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button