MUSIKA

“Kooltur ostegunak” zikloaren otsaileko kontzertuak

2010etik Arrasateko Gaztetxean, eta ostegunero (22:00etan) kontzertu gogoangarriak izaten dituzue Kooltur ostegunak zikloaren barruan.

Otsailean Les Lullies, Muare, EzEzEz, Rüdiger eta Sexpeares taldeak igoko dira Gaztetxeko oholtzara, Kooltur Ekintzak antolatuta. Eta talde horiek, rock&rolla, pop-folk elektronikoa, brit-popa, psikodelia, indie, punk-rocka, stonerra, edo antzeko estilo hibridoak haizatuko dituzte.

Gaurko saioan, Montpellierretik datorren Les Lullies taldearen rock-and-roll potentearen txanda izango da. 2016ean sortu zen, eta ordutik jo eta fuego ibili dira kontzertuak ematen.  Datorren astean Muare taldea arituko da.

Hilaren 15ean, Ezezez talde interesgarria arituko da. Katuzaldia euskarazko disko berria lau haizetara zabaltzen ari dira Ezezez, eta lan horretan reverbs, tronpetak, oihartzunak, autotunea, hits ezkutuak eta ekoizpen bikain bat topatuko dituzue. Bateria anfetaminikoak, melodia ezkutuko gitarrak edo distortsioa duten baxuak entzungo dituzue, eta horri kantariaren ahotsa gehitu behar zaio, kolektiboa, lagunartekoa edo autoezagutza-prozesua ulertzeko duen moduan kantatuz. Katuzaldia lanak beste koxka bat jarri du Euskal Herriko underground panoraman, punkari psikodelia emanez eta bestelako melodiak sortaraziz.

Hilaren 22an, Rüdiger igoko da eszenatokira. Rüdiger musikaria The Dancing King bira egiten ari da. Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektua da Rüdiger. Baketak albo batera utzi eta gitarra soinean hartuta, brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen Before It’s Vanished diskoa argitaratu zuen 2020an.

Azken egunean, 29an, Sexpeares taldearen txanda izango da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button