IKUS-ENTZUN

Asteburuan Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdia, Mungian izango da

Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdiak Mungian izango du hurrengo geraleku, urriaren 20tik 22ra. Aurten ere, aniztasun eta konpromiso sozialez beteriko zinema bertako Torrebillela pantailaratuko da.

Zinemaren bidez jasangarritasuna, genero-berdintasuna, kulturartekotasuna eta giza eskubideak sustatzen dira, eta hala, gizateriaren desafio eta erronka nagusiez gogoeta eginarazteko bide ederra bilakatu da zinema soziala.
Hortaz, jaialdiaren helburua munduko leku guztietatik iritsitako ikus-entzunezko piezen bidez gizarte gaien inguruan sentsibilizatzea da, hausnarketa eta eztabaidaren bidez.

Urriaren 20an, ostirala, jaialdiaren aurkezpena izango da eta lan hauek aurkeztuko dira saio bakarrean (19:30-21:00): Broken Wings, Constructoras De Sueños – Coumba, Buscadoras: Teresa Quiñones, Alegre y Olé, eta Imelda no está sola.
Urriaren 21ean, larunbatean, bi saio egongo dira, 19:30etan, eta 21:30ean, eta bertan honako film hauek ikusi ahal izango dira: L’argent, La Liberté, Une Histoire du Franc, In The Shadow Of Pigeon Wings, Arnasa, eta La Ilusión de la abundancia.
Amaitzeko, urriaren 22an, igandean, 19:30ean hasiko den saio batean film hauek ikusi ahalko dira:  La Cajera, The Right Words, Hau Etxea Bada, Mothertruckers eta La Vida entre dos noches.

Betiko legez, emanaldien ostean, eztabaidarako espazioa izango da, eta hainbat filmetako zuzendariek parte hartuko dute.

Jakingarri guztiak Zinema Ikusezinaren Nazioarteko 15. Jaialdiak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button