BESTELAKOAK

“Iruña Marraztu 2017” lantegiak gaurtik aurrera

Iruña Marraztu ekimena urriaren 28an izango da, Ziudadelan, 10:00etatik 13:00etara, eta Iruñeko gaztetxoei zuzenduta dago. Parte-hartzaileek egindako marrazkiak Arma Aretoko ganbaran ikusgai egongo dira urriaren 31tik azaroaren 26ra arte.

Marrazketa jardunaldia egin aurretik, urriaren 25, 26 eta 27an, parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta, prestakuntza-lantegiak egingo dira Iruñeko Arma Aretoko beheko solairuan,  eta Nafarroako Unibertsitateko Arkitektura Eskolako ikasleak izango dira irakasleak.
Lantegi ezberdinak antolatu dituzte: urriaren 25ean, lerro-marrazketa; urriaren 26an, teknika lehorrak (pastelak, conté, koloretako arkatzak, errotulagailuak, eta abar); eta urriaren 27an, teknika hezeak (akuarelak, tenperak, akrilikoak, eta abar).

Ikastetxeei eta ikasleei bakarrik zuzenduta zegoen lehiaketa zabaldu egingo da, lehiaketa lehiakorra izateari utziko dio eta jai giroko eguna bilakatuko da, haurrek Iruña hiria marraztu dezaten.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button