MUSIKA

Iñigo Azpitarte & Indigo, Soraluzeko bermut musikalean

Iñigo Azpitarte zarauztarra da, poeta eta musikaria, kantautore tankerako kantuak idazten hasi zen, baina orain musika alternatiboaren esparrura egin du salto. Horretarako, Indigo taldea eratu du: Oriol Flores, perkusioa ( Trizeps, Sortuko Dira Besteak…) Iker Lauroba, pianoa eta gitarra ( Triki ta Ke, Lauroba) eta Ane Bastida baxua ( Lauroba, Eskandalue).

Bada, Iñigo Azpitarte & Indigo Soraluzeko Gaztelupeko tabernaren terrazan izango dira, irailaren 28an, 13:00etan, Bermut musikala programaren baitan. Zarauztarraren kantuetan songwriter kutsuko konposizioak, jazz-rock tarteak, eta rock garaikidea nahasten dira.

“Abesti gehienek kutsu autobiografikoak dituzte, inguruko munduaren interpretazioa eginez, maiteminak eta desamodioak tartean. Gai hauek jorratzeko bi begirada ezberdin aurki ditzakegu Indigon: batetik, balada intimoek erakusten duten seriotasun eta emozioa,  eta bestetik begirada ironiko eta jostagarriagoa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button