eszena

Tradizioa Lege antzezlana Gazteszenan

Tradizioa Lege antzezlana Gazteszenan

Bihar, Gazteszenan (CC Egia), arratsaldeko 20:00etan, Zurriola Antzerki Eskolako Biga Taldeak, Tradizioa lege antzezlana taularatuko du. Jean Claude Danaud egilearen lana Feliz Sainz-ek egokitu du, eta Joserra Fatxadok zuzendu.

Lanaren sinopsia honetan datza: Chapelcross familiaren lasterketa egiten da. Irabazlea Chapelcrostarren nagusi bilakatzen da, bost urtean behin. Charles, Emili, Margret eta Ann prest daude. Prest euren gurpil aulkiak. Prest euren buruak oztopo guztiak gainditzeko. Bai? Denak? Ziur?

Tradizioak mantendu eta legeak errespetatzea da Chapelcross familiaren filosofia. Zer gertatuko litzateke, ordea, tradizioek indarra galduko balute eta legeak puskatuko balira?

Azken orduko ezustekoak, urteetan isilik mantendu diren sekretuak. Familiaren ohorea kolokan jarriko da lasterketa ondoren, ezer ez da berdina izango Charles, Emily, Margret eta Annentzat. Ezta Tommy eta Alexandrarentzat ere. Chapelcrosstarren lasterketaren ostean, ez da erraza izango lege horri eustea.

Zurriola Antzerki Eskola-k bidalita // 2012-12-12 · 12:16:08

Bidali zure albistea >>