MUSIKA

“Gazte Talent” Arabako taldeentzako lehiaketa abian da

Araban bizi, ikasi edo lan egiten duten gazteek, 15 urtetik 35era bitartekoek, eratutako Musika-taldeei zuzendutako ekimena da Gazte Talent, Gasteizko Jimmy Jazz aretoak, Arabako Foru Aldundiak eta Laboral Kutxak antolatua.

Hirugarren edizioa da eta taldeak bi kategoriatan lehiatuko dira daude: Gazte Talent saria, 14 urtetik 24urte bitartekoentzat, eta Laboral Kutxa saria, 25etik 35era bitartekoentzat.

Lehiaketak bi fase ditu: Lanen aurkezpena eta aukeraketa, eta Kontzertuak. Izena emateko, posta elektronikoa bidali behar da gaztetalent@gmail.com helbidera. Zuzenekoetan parte hartzeko dokumentazioa, berriz, Jimmy Jazz aretoaren bulegoetan aurkeztuko da (Aldabe kalea 34, 1. esk., Gasteiz).  “Eskatutako agiriak aurkezteko epea: urriaren 2tik azaroaren 13ra, biak barne”.

Epaimahaiak azaroaren 22an iragarriko du talde finalisten zerrenda, zeinak hamar talde bilduko dituen. Bi finalak Gasteizko Jimmy Jazz egingo dira: abenduaren 4an, Laboral Kutxa saria, eta abenduaren 5ean, Gazte Talent saria. Finalista guztiek 200 euroko saria jasoko dute finalean parte hartzeagatik.

Gainerako sariak eta bestelako xehetasunak: jimmyjazzgasteiz.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button