ESZENA

Oier Guillanen Herio Heroi antzezlana gaur Bilbon

BILBOKI euskaraz antzerkia Bilbon bultzatzeko egitarauaren barruan, gaur Oier Guillanen Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua ikusi ahal izango da. Gidoi honek Cafe Bilbao Teatro-Gidoi Saria irabazi zuen iaz.

Antzezlana egoera absurdo batetik abiatzen da eta, umore oso berezi batez, gaur egungo gizartearen hainbat jarrerari errepasoa ematen dio. Zprist eta Gelnst anaia umezurtzen istorioa kontatzen da bertan. Etorkizuneko Euskal Herriko uneren batean bizi dira, egoera oso berezian: hildakoek usteltzeari utzi diotenez, bizirik daudenek haien gorpuekin egin behar dute elkarbizitza. Gorpu pilaketaren arazoa ekiditeko gobernu haserrea sor dezakeen txit homeopatiko guztiak debekatu ditu, gatazka eta gerra ekiditearren. Halako batean, ezagutu ez duten aitaren gorpuaren kargu egin behar dute anaiek.

Oier Gillanek berak hauxe kontatu digu: "Talde lana egin dugu irakurketa hau osatzeko. Ez da antzezpena izango, baina ezta irakurketa soila ere. Pertsonaiek eskaintzen dizkiguten aukerak aztertu ditugu prozesuan, publikoari irakurketa saio ahalik eta erakargarriena eskaintzeko asmoz, inoiz antzeztekotan jarrai daitezkeen moduak intuitzeko. Irakurketa hau prestatzeko prozesua testuaidaztearen hurrengo urratsa izan da, testutik abiatu arren talde lanean garatu den ikerketatxoa".

Oier Gillan egilea Errenterian bizi da eta lanbidez kazetari free-lance eta idazle lanetan dabil. Egun, Herri Irratian Testuketan literatura-saioa egiten du, Uxue Alberdirekin batera, eta Argia-n eta Gara-n idazten du tarteka. Susa argitaletxeak Eskuen sustraiak poesia-liburua kaleratu berri dio. Oier Gillan orain dela hamabost bat urte sartu zen antzerki munduan, Mikelazulo kultur elkartearen bidez poesia errezitalak egiten. Gerora, hainbat antzezlanen prozesuan parte hartu du (Labea eta Dejabu taldeetan, Gizona ez da txoria antzezlana…). Egun, errezitaldia, performance eta antzerkia uztartzen dituen proiektuetan dabil batik bat.

Herio Heroi antzezlanaren irakurketa dramatizatua honako hauek parte hartzen dute: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Ainara Gurrutxaga, Oier Guillan. Musika: Ander Fernandez. Ideia eszenikoa: Idoia Beratarbide.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button