IKUS-ENTZUN

Makina bat film, “DokuIrun” programan

Irungo Udaleko Kultura Sailak antolatuta, bariku honetan, urtarrilak 13, DokuIrun programa abiatuko da. DokuIrun zinema dokumental ireki eta heterogeneoko programa da, eta gaur egungo ekoizpeneko filmak eskaintzen dizkie herritarrei, normalean hiriko areto komertzialetan pantailaratzen ez direnak. Proiekzioak bertako Amaia KZn egiten dira, eta aurkezpen bat eta solasaldi bat izaten dituzte, protagonistaren edo adituren baten parte-hartzearekin.

Gaurko saioan Los XEY, una historia de película (2022) dokumentala ikusi ahalko da, 19:00etan hasita. Bertan ere solasteko Eneko Olasagasti eta David Berraondo zuzendariak izango dira. Dokumentalak Los XEY Gipuzkoako musika taldearen bizitza eta beren arrakasta kontatzen ditu. Talde hori 1940an sortu zenetik 1960an desegin zen arte, bere ahots eta musika bereziengatik nabarmendu zen. Munduko musika talderik ospetsuenetako bat izan ziren. Espainian ez ezik, Argentinan, Estatu Batuetan, Uruguain, Txilen, Perun, Mexikon, Puerto Ricon eta Kuban ere, besteak beste, aztarna ezabaezina utzi zuten belaunaldi askotan.

Datozen hileetan bestelako emanaldiak ere programatu dituzte bertan. Horren gaineko informazioa Irungo Udalak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button