ESZENA

“Badon” opera Bilboko Euskalduna Jauregian ikusgai

Korrika kulturalaren baitan antolatutako Badon opera Bilboko Euskalduna Jauregian izango da ikusgai, bihar, urtarrilak 12, 19:30ean hasita.

Bilboko Udalak Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia babestea erabaki du: Badon opera. Korrika Kulturalaren helburua da publikoa saritzea Korrikaren alde egindako lanagatik; horretarako, kalitate handiko kultura-eskaintza zabala antolatu du Euskadi osoan, euskal kulturaren adierazpideak islatzen dituzten ekimenekin.

Badon opera antzerki post dramatikoko kodeetan oinarrituta dago. Lau ekitalditan banatuta, 90 minutuko iraupena dauka guztira eta ikuskizunean baliabide bisualak erabiltzen dira, hala nola, argiak eta bideoa. Musika eta antzerki elementuek pisu nabarmena dute emanaldi osoan zehar, baina hauen nahasketaren emaitza ez da ohiko kontzertu bat, ezta antzerki bat ere, eta hortik datorkio Badon opera postdramatikoa izenburua.

Obra honek “kanonak aztertzen ditu, eta proposamen apurtzaile bat eszenatokira igotzea du helburu, oso bestelako etorkizun batekin jolasten duen bitartean. Adierazpen honek diziplina eta artista ezberdinen arteko zubi lana egiten du. Musikak, arte plastikoek, irudizko adierazpenek, antzerkiak, dantzak, euskal literaturak… lekua dute estiloen fusioan”.

Atrezzo iraunkorra, zero-zabor, inprobisazioa, lirika, antzinako koplak, formatu berriak, dantza…; hori guztia eta gehiago da Badon operaren unibertsoa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button